Paue: itsaspeko ur sakonetako zilatzeen kontrako ekintza
Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen.
Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik helburu, itsaspeko ur sakon eta biziki sakonetan.