Euroeskualdetik
Aldaketaren aldeko lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) osatu gobernuak desmartxa politiko berriari eusten dio. Bide hortan urrats garrantzitsu bat gehiago egin du Uxue Barkosen gobernuak EAE/Akitania euroeskualdean berriz sartzea galdatuz.
Euroeskualdeak bere ahalmenetan baditu hainbat giltza eta programa Euskal lurraldeen garapenerako. Zergatik ez giltza eta programa horiek aktibatu herri ikuspegi batetik ? Udalbiltzak adibidez urratsa eman du “Mugaz gaindi Europatik Euskal Herrira” azterketa lana bultzatuz eta plazaratuz.