Teranga dokumentala
BIDEOA - Argia.eus-eko Multimedia sailetik - Senegaletik gurera bizitzera etorri diren hainbat lagunek beren esperientziak konpartitzen dituzte, migrazioaz eta arrazakeriaz. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko Maider Bernad, Ainhoa Imaz eta Mikel Agirrek ekoiztutako lana, Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean.
Fatou Dieng, Jeanne-Rolande Dacougna, Mbaye Gil, Papa Sarr eta Mamadou Sarrek hartu dute parte. Aroa Elortzak olerkia egin du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak babestu dute lana. (...)