Euskara, marra gorria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako hauteskunde sistema ez da egina boterean dagoena dudan ezartzen duten talde politikoentzat. Ez da egina gutxituak eta zapalduak diren komunitateentzat eta herrientzat. Egia da Frantziako azken hauteskundeetan “lurrikara” gisako bat gertatu zela, eta tsunami macronistak hankaz gora igorri zituela ordu arte politikaren zutabe nagusiak ziren alderdi sozialista eta RPRren ondorengoak.
Baina haien ordez jarri zen haien barnean hazi zen ildo politiko bat, alderdi sozialistako eta Les Républicains- eko hondarretatik hazi zena. Ez zen berrikuntzarik, baizik eta botere hegemonikoaren berrantolaketa bat. (...)

Réponse d’Euskal Konfederazioa à Mme la Députée Florence Lasserre

Euskal Konfederazioa - Dans un article publié sur son site web, dont le lien a été largement diffusé par mail, Mme Florence Lasserre députée de la Vème circonscription du Pays Basque nous informe de l'adoption, le jeudi 13 février, de la proposition de loi relative à la promotion des langues régionales portée par le député du Morbihan Paul Molac « après d'intenses débats », débats auxquels elle n’a malheureusement pas participé...
Malheureusement, car il ne manquait que 2 voix pour que l’amendement reconnaissant le système immersif puisse être adopté. Parmi ces deux voix manquantes pour la reconnaissance du système immersif réclamé au Pays Basque par les acteurs de l’enseignement public, privé ou associatif, celle de la députée Florence Lasserre et du député de la VIème circonscription M. Vincent Bru. (...)

100 urte barru zer?

Txerra Rodriguez - Argia.eus - Gaur igarlearen mozorroa jantziko dut eta 100 urte barru zelakoa izango den gure hizkuntza komunitatea iragarri nahi dizut, zuri, blog honen irakurle (edo) zaren horri.
100 urte barru zelakoa izango da euskararen ezagutza, motibazioa eta erabilera? (...)

Iparra-Hegoa, 25 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Heldu den martxoaren 23tik 29ra, 25. edizioa izanen du Iparra-Hegoa asteak. Urruñako eta Segurako lagun-talde batzuek besta batean ezagutu zuten elkar, eta handik sortu zen Seguran Ipar Euskal Herriari buruzko aste bat antolatzeko ideia. Geroztik bide handia egin du ekimen hark, eta zilarrezko ezteiak ospatuko ditu, osagarri onean eta segida bermatzen hasirik, belaunaldi berrien inplikazioari esker.
Agenda eta egituraketa instituzionalak diseinatzen duen politikak euskaldunak elkarrengandik urrundu gaitu azken urteetan. Urratzen ari den oihal hori berriz josteko hariak dira Iparra-Hegoa bezalako ekimen ttipiak, leku finko batekoak, baina leku horretako herritarren bista zabaltzen laguntzen dutenak. Eta ez bakarrik “Iparraldea” eta “Hegoaldea” elkarrekin harremanetan jartzen dituztelako: Iparra-Hegoak loturak eraiki ditu Euskal Herri osoko jende eta ekimenekin. (...)

L’euskara, dans et par les Mairies

En cette vielle d'élections, municipales, Kontseilua (le Conseil des organismes sociaux de la langue basque de l'ensemble du Pays Basque nord et sud) et Euskal Konfederazioa (la Confédération des acteurs de la langue basque en Pays Basque nord) ont pris l'initiative de créer une boîte à outils destinées aux communes.
La présentation publique a eu lieu à la CCI de Bayonne en présence de candidat·e·s de sensibilités politiques différentes de plus de 20 communes. Les organisateurs espèrent que l'initiative connaîtra un franc succès et demandent aux candidat·e·s souhaitant développer l'euskara dans leurs communes de signer le document. (...)

2020ko Otsail Ostegunetan zer?

1997an Amikuzeko Zabalik elkarteak abiatu zuen abentura, eta aurten ere, urtero bezala, bere alea utziko dauku. Lau ostegun, lau hitzaldi, arratseko 8ak30etarik 11ak arte, beroan-bero, solasen luzatzeko tragoa eta bere bixkotxa barne.
Euskaratik eta euskaraz bizitzeko nahikariak bultzaturik antolatua da hitzordua Donapaleuko Auzitegi karrikan den herri elkargoko gelan. Jarraian aurtengo programa. (...)

Biziminez

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Zuhaitzak biluzten diren urtaroak eramaten ditu adiskide anitzen biziak, haizeak hostoak bezala. Zenbat artistak ez du eman azken hatsa udazken hondarrean edo neguko hilabete hotzetan? Denak ez dira, bizi luze eta emankorraren bukaerara heldu ondoan, ufada ahul batek bultzatuz erortzen direnak.
Ustekabean udako ekaitz bortitzak eraman dituen zuhaitz lerdenak ere erortzen dira, edo denbora gabe ihartu direnak. Euskal kulturak izan ditu bere dolu egunak 2019an. (...)