EHLGren lana zuen emaitzarekin sustengatu!
EHLG - Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 80 000 euro eta eusko biltzea lortu zuen 2020an eraman duen dohaintza-deialdiaren kanpainarekin, horri esker, laborariekin lan egiten segitzeko ahala emanez, nahiz eta osasun-krisiak eta Lurrama ez egiteak zailtasunak sortu dituen. Partikularren diru ekarpena baliabide baliosa da EHLG-rentzat, ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten baidiote. Adibidez, etxaldeen transmisioari buruz laborariekin eramana den laguntza-lanaren kasua da.
Aurtengo dohaintza kanpaina abian da! Zuen sustengua ekar emaitza eginez klika pare baten bidez! (...)