Gexan ALFARO, 1975etik-94 bitartean ikastolako buraso izana - Iparraldeko lehen ikastola 1969an Baionan ireki zen, sei bat haurrekin. Eta 70eko otsailean Arrangoitzen segitu zuen 12 haurrekin.
Ikastola baten sortzea, berez, urrats aski errexa izan zen, guraso multxo baten nahikundeari zegokiona. Ikastolen urtez urteko garapena aldiz, aski zaila. Hasteko eta bat, Seaskak bideratu nahi zuen irakaskuntza mota, arras berria baitzen. Eta bestalde, ikastolen finantzabidea gurasoek berek behar zuten segurtatu. Beharrik Herriko Etxe laguntzaileen zerrenda urtez urte emendatuz joan zen. (...)