Nola erraiten ahal da giza klaserik ez dela?
Gaur egun euren burtsa balioa emendatu nahi duten enpresen ugazabak eta eguneroko bizitzak eskatzen digun bizimodurik dezenteena eramateko beharra duten herritarrak badaudela argi da.
Frantses Estatu laikoan klase borrokan jatorria duen gertaera bat (maiatzaren lehena) eta nazionalismo atzerakoi eta erlijioan fundamentua duen beste baten uztartzen saiatzea bizitzen ari da. Baionako desfile aldarrikatsu eta alaian argi utzi da abertzaletasuna, ingurumenaren babesa, ekoizpena eta langilegoaren nahia uztar daitezkeela.