Abertzale izaitea zer den gaur?
Ekuador-eko Amazoniako nazio eta etnia batzurentzat autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeak suposatzen du komunitate batek bere orainaren eta etorkizunaren ardura bere gain hartzen duela, soberania, gizarte eta garapen ereduaren inguruko eztabaida beste inoren bizkarrean utzi gabe.
Abertzale izatea zer den gaur, gauza asko izango da noski. Baina horien artean honako hau sinistea eta aldarrikatzea: lurraldeari, kulturari, garapen eta gizarte ereduari edo beste edozeri begira, bere buruaren jabe izan nahi duen edozein giza talde izan daitekeela balore “unibertsalak” iristeko bide.