Konponbidearen alde

Aterabide demokratikoaren aldeko manifestaldia arrakastatsua izan zen larunbat arratsaldean Baionan. Lau milako bat lagun bildu zen Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari konponbide politikoa emateko eskatzeko, hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek egin deiari erantzunez. Aurore Martin eta Josu Esparza, Espainiaratzeko euroaginduen jomugan daudenak Euskaldunen plazarat agertu zirelarik txalo zaparrada ederra entzun zen.