Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak izan dira. Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe! Armagabetzearentzat bezala, erabaki hau lurralde hontako indar desberdinen engaiamendu eta mobilizazio azkarraren ondorioa da. Aieteko konferentziatik, konbentzimendu guztiarekin inplikatu diren guztiak eskertzen ditugu. Etapa berri bat gainditu da, bidearen bururaino joan behar dugu orain!
Oroitaraz dezagun: etapa garrantzitsu bat gainditu da, beste batzuk gainditu beharko dira. Gure mobilizazioa erabakigarria izanen da, euskal gizarteari dei egiten diogu urriaren 8an Donostiako karriketan mobilizatzera eta antolatuko ditugun ondoko hitzorduei adi egotera.