Comprendre
Zer egiten duzu maiatzaren 7an?
2022ko maiatzaren 7an, larunbata, egun berezia iraganen da Ainiza Monjolosen, EHLGren 17. urtebetetzea ospatuko baitugu. Haatik, urtebetetze hau arrunt berezia izanen da, Mixel Berhocoirigoin pausatu zela urtebetea ere baita.
Bere biziko hainbat etapa eta laborari, euskaldun eta munduko herritar bezala egin dituen ekarpen, ekintza eta gogoetak aipatuko ditugu irudi, idatzi eta lekuko batzuen bidez. Egunaren xehetasun guziak jarraian. (...)