Comprendre
LURRAMA - Euskal Herrian, denek lurra nahi dute. Lurra, elikatzeko helburuarekin? Ez da errana. Gehienetan, lurra euskarri gisa hartua da: gure bideak, tren bideak, lan eremuak edo etxeak eraikitzeko, eta gero ta gehiagotan, aberats batzuen plazerrarendako. Hori gertatu behar zen Arbonan, 15 hektareko lurretan. Lur bereganatze forma horrek ELB eta Lurzaindiako laborariak ASKI erratera eraman ditu ekainaren 23an. Geroztik okupazio luzea iragan da eta 4 hilabeteren ondotik, urriaren 24an geldituko da Lurramarekin.
Aurtengo edizio berezian, «Gure lurra, gure jatekoa lema naturala izanen da. Hastapenetik, Lurramak loturak sortzeko asmoa izan du, laborari eta hiritarren artean, ekoizle eta kontsumitzaileen artean. Aurten oinarrizko lotura oroitarazi nahi zaie: lurra, eguzkia, urak elgarrekin dihardute jaten ditugun landareak, barazkiak, lekadunak, zerealak eta fruituak emateko, edo abereek jaten duten belarra, esnea eta haragia egiteko. Info praktiko guziak jarraian! (...)