Opinion
Gillotina martxan
Conseil constitutionnel delakoak erabaki du beraz: eskualdeetako hizkuntzen aldeko legea gutien-gutienera murriztu du, gobernuaren nahikunde motzari egokituz, eta nagusiki Hezkuntza nazionaleko ministroaren etsaigoari men eginez. Bereziki murgiltze eredua legez kanpo jarri du. Aldiz esperientziak erakusten du tokiko hizkuntzan mintzatzen ikasteko bide bakarra dela. Horretarako elebitasun arrunta ez da nahikoa frantsesaren itsaso itogarrian.
Conseil constitutionnel delakoak gure hizkuntzei gerla deklaratzen die, guri dagokigu araberan erantzutea: erabaki hori legez kanpo utz, horri bizkarrez itzul, sekula baino gehiago gure hizkuntzaren alde lanean eta borrokan segi, ikastola sustenga, estatu gabeko nazioen aliantza tinka, helegitea jar Europako epaitegi gorenan, baita ONUren inguruko erakundeetan. (...)