Comprendre
Azpimarra saioan, Ipar Euskal Herriaren egoeraz
Gaindegiaren azken lan honek argi uzten Ipar Euskal Herriak erronka handiak dituela aurrez aurre, eta bertan gero eta erakunde gehiago ari direla etorkizunera begira ezartzen Baionako Merkataritza Ganbera, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Bizi! mugimendua…
Hasteko, Ipar EHko enpleguaren bilakaera Hego EHkoa baino egonkorragoa izan arren krisialdi garai honetan, langabezia datuak bereziki kezkagarriak dira azkenaldian. Esaterako, 2014ko azaroan 17.050 langabe zeuden erregistratuta Baionako bulegoan; azken hogei urteotako zifrarik handiena da hori, eta 2013ko hilabete berekoa baino %5,8 handiagoa.