Comprendre
Zinegin edo euskarazko filmen gozatzeko paregabeko lau egun Hazparnen
Zinegin Euskal Herriko zinema eta dokumental ekoizpena aurkezteko festibala da. Abenduaren 19tik 22ra, Zineginen 2. edizioa iraganen da Hazparneko lau xokoetan (Haritz Barne zine gelan, TTattola gaztetxean, Eihartzea Kultur Etxean, San-Josepe lizeoan).
Lau egunetan zehar, euskal herriko filma batzuen deskubritzeko eta performantzia batzuen ikusteko parada eskainiko digu.