Opinion
Denbora gutiz Euskal Herriak Zuberoan galdu ditu hiru argi handi : Junes Casenave (2018-09-24), Allande Socarros (2021-12-08) eta Txomin Peillen (2022- 12-09). Azken hau nor zen engoitik badakikegu, aipamen asko ukan berri baitute horren etorkiak, biziak eta lanek. Izan den abertzaleaz ariko natzaizue hemen egun.
Gaur abertzale izatea gauza franko arrunta dugu idazle, teknikalari, itzultzaile, irakasle, kazetalari, hots langile intelektualen artean. Ez zen ordea batere hola duela 70 urte, aitzitik zinez bitxia, ezin sinetsia zen burutik ongi zegoen norbait « Zazpiak- bat horren alde » izan zedin. Oso guti zeuden, eta jendeak urrikari bezala, ez entzunarena egiten zioten. (...)