Utz ezazkizue gure hegaztiak kanpoan!

ELB - Azken sei urteetan hegazti gripa krisiak biderkatzen ari dira. Aurten, kanpoko hazkuntzaren sakrifikatzeari esker hegazti industriak iraun behar zuela sinetsarazi nahi zaukuten. Maleruski errealitatea besterik da. Kabalen zerratzeak eta hegaztien hiltze prebentiboek ez dute birusaren hedapen kontrola ezina saihetsi.
Hitzordua urtarrilaren 29an, ibiakoitzez, arratsaldeko 14:00etan, Donapaleuko Merkatu Plazan, ministeritzaren zentzugabeko politika sanitarioaren salatzeko. Etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioa gelditu behar da, laborariek ez dituzte errepikatzen ari diren krisi hauen aintzinean egina den kudeaketa txarraren ondorioak pairatzen ahal, Denak Donapaleurat! (...)

EHLGren lana zuen emaitzarekin sustengatu!

EHLG - Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 80 000 euro eta eusko biltzea lortu zuen 2020an eraman duen dohaintza-deialdiaren kanpainarekin, horri esker, laborariekin lan egiten segitzeko ahala emanez, nahiz eta osasun-krisiak eta Lurrama ez egiteak zailtasunak sortu dituen. Partikularren diru ekarpena baliabide baliosa da EHLG-rentzat, ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten baidiote. Adibidez, etxaldeen transmisioari buruz laborariekin eramana den laguntza-lanaren kasua da.
Aurtengo dohaintza kanpaina abian da! Zuen sustengua ekar emaitza eginez klika pare baten bidez! (...)

«Lurra behin saldua, betiko galdua»

LURRAMA - Lurramaren ekipa arro da atzo Arbonan lurra elikatzailea defenditzeko 6000 pertsona baino gehiago bildu baitira. Goizeko 10etatik goiti jende ainitz hurbildu da Berroeta bidera. Leku hortan 120 egunez laborantza munduak lurraren inguruan dituen kezkak adierazi dira.
Iñaki Berhocoirigoin lehendakariak estrenan oroitarazi duen bezala, urtero 650 hektare desagertzen dira (SAFERen xifreen arabera) jendea elikatzeko sekulan baliatzen ahalko direnak. Horietan 250 hektare artifizializatuak dira, besteak edo sasitzen edo aisialdirako baliatuak. Lurrama eta EHLGko arduradunek, lurraren problematikan aterabide iraunkor bat plantan ezartzeko presa orroitarazi diete hautetsieri. (...)

Lurrama 2021, «Gure lurra, gure jatekoa»

LURRAMA - Euskal Herrian, denek lurra nahi dute. Lurra, elikatzeko helburuarekin? Ez da errana. Gehienetan, lurra euskarri gisa hartua da: gure bideak, tren bideak, lan eremuak edo etxeak eraikitzeko, eta gero ta gehiagotan, aberats batzuen plazerrarendako. Hori gertatu behar zen Arbonan, 15 hektareko lurretan. Lur bereganatze forma horrek ELB eta Lurzaindiako laborariak ASKI erratera eraman ditu ekainaren 23an. Geroztik okupazio luzea iragan da eta 4 hilabeteren ondotik, urriaren 24an geldituko da Lurramarekin.
Aurtengo edizio berezian, «Gure lurra, gure jatekoa lema naturala izanen da. Hastapenetik, Lurramak loturak sortzeko asmoa izan du, laborari eta hiritarren artean, ekoizle eta kontsumitzaileen artean. Aurten oinarrizko lotura oroitarazi nahi zaie: lurra, eguzkia, urak elgarrekin dihardute jaten ditugun landareak, barazkiak, lekadunak, zerealak eta fruituak emateko, edo abereek jaten duten belarra, esnea eta haragia egiteko. Info praktiko guziak jarraian! (...)

Une victoire dans la lutte foncière

Lurrama se déroulera le 24 octobre à Arbonne pour célébrer la victoire d’une lutte paysanne et citoyenne contre l’accaparement de la terre et rappeler ses valeurs en faveur de la préservation de la terre agricole.
Pour nous, il est clair que nous devons agir au niveau de la loi pour conforter les possibilités d’intervention de la SAFER, avoir la garantie d’une juste évaluation des biens par les Domaines, d’autant plus que cette évolution législative que nous souhaitons a de l’intérêt pour bon nombre d’autres territoires. De même, au delà des changements de loi nécessaires, nous serons attentifs au contenu des assisses foncières promises par la Communauté d’agglomération cet automne. (...)

Le massacre des paysans

Le départ d'Andde d'Uhaldegaraia après celui d'Edouard de Garralda nous a tous secoués, ébranlés. D'autres diront mieux que moi combien ils étaient dynamiques, actifs au service des paysans du Pays Basque, combien ils manqueront dans notre monde paysan.
Il est tout à fait normal que l'on soit touché par la mort de policiers, des facteurs etc... que l'on compatisse à la douleur de leurs familles. Les paysans seraient-ils les seuls à ne pas avoir droit à la compassion ? (...)

La lettre et l’esprit

Retour sur le dossier polémique des terres agricoles de Marienia à Cambo, rendues constructibles par une modification du PLU début 2019.
Ne faut-il pas requestionner cette décision pour tenir compte des projets structurels adoptés par la CAPB depuis, ainsi que d'un dérèglement climatique de plus en plus marquant et préoccupant ? (...)

Le monde d’après (2/2)

La pandémie a mis à nu les atouts et les faiblesses des différentes échelles territoriales en faisant émerger un nouvel intérêt pour le niveau local.
L’occasion également de mesurer les ressources et les fragilités de notre territoire. (...)

ANDDE, laboraria, militantea, laguna

Andde, ustegabean harrapatu gaituk… zinez ustegabean. Orai fisikoki ez bahiz gehiago gure artean ere zor deiagu oroitzea, oroitaraztea nor hintzan… Gazte gaztea sartu hintzan ELBn. Oraino gogoan diat hire lehen prentsaurreko baten argazkia Mixel, Kiki eta Eric-ekin. Alabainan, fite hartu dituk ardurak etxaldean ta sindikatuan, borondate haundiko gizona hintzan. Borondate haundiko laboraria eta ber denboran borondate haundia erakutsi duk ELBn.
Arrunt gaztea hintzan bainan fite konprenitu huen behi esnean zen krisia estrukturala zela, sistema kapitalistari lotua. Behi esneak hainbeste etxalde eta familia biziarazi zituelarik denboran.
Beti gehiago egin beharra: esne gehiago, lan gehiago irabazi gutiagorentzat. Hori zian pozoina hiretako, guretako. Ta xuxen gintian aski dik ikustea zonbat behi esne etxalde gelditzen diren gauregun hemen gaindi. Kexu hintzan ta min emaiten zaukan egoera horrek. (...)