Lurrama aitzineko bi zine gaualdiak

Azaroaren 10etik 12ra iraganen den 2022ko Lurrama prestatzeko, hara bi zine gaualdi artzain eta laborari munduaren hurbiltzeko.
Jarraian, xehetasun guziak Biarritzeko Royal zine gelan azaroaren 3an, 8:30ean iraganen den "Le goût de la réglisse" eta Getariko zine gelan, azaroaren 4an, 8:30ean, iraganen den "Cru" filmei buruz! (...)

Osasun agintariek kanpoko hazkuntza desagertarazten dute

ELB - 2022an, hegazti gripea ez da sekulan itzali. Frantzia mendebaldeko kasuen emendaketzearen ondorioz, Frantziar estatua osasun egoeraren arrisku "moderatura" pasatzeak hegaztiak barnean atxikitzera behartzen ditu. (...) Ez ditugu obligazio horiek onartzen. Biosekuritatezko arau horiek ez dira gure etxaldeko tamainari egokituak ez eta ere gure ekoizpen modueri. Alta, arau horiek ez badira aplikatuak, zigor haundiak plantan ezartzen ahal dira (ekonomikoak, administratiboak, penalak, etab.).
Akidurak eta etsimenduak ez ditu gure laborariak geldituko. Desagertu ez dadin, gure hazkuntza modeloaren defendatzen segituko dugu, dugun energia kolektiboarekin. Gaur egun agertzen diren erronka klimatiko, ekonomiko eta sozialeri erantzuteko, gure modeloa zentzua duen bakarra baita. (...)

Arbonako lurrak okupatuz

Nork ez du gogoan 2021ean Lurzaindiak eta ELB sindikatak Arbonako Berroetan burutu 120 eguneko okupazioa? Lurren espekulazioaren kontra borrokatu ziren hainbat bilkura eginez herritarrekin, hautetsiekin, elkarte eta erakundeekin, SAFER egiturarekin... Hainbat animazio eta mobilizazio BOST kolektiboarekin batera eremanik!
Urte bat berantago, bi etxeak eta lau hektarea berriz salgai emanak direlarik 3 milioi eurotan, Lurzaindiak diru laguntza eta informazio kanpaina bat abiatzen du. Hona hemen Kanaldudek joanden urteko okupazioari buruz egin erreportaia. (...)

Ez gara ohartzen

Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko dute gizarte mailan, azkenean “dakiguna sinetsi dezagun”, Jean-Pierre Dupuy·k zion bezala.
Baina jauzi hori, zai ditugun bilakaerei aurre egiteko, aski haundia ote da? (...)

Kanboko Marieniako lurren babesteko deia

LURZAINDIA - 2019ko martxoan, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta CADE elkarteek, eta Kanboko biztanle batek, Kanboko THPa kontestatu genuen, Marieniako lautadari doakion parteari buruz, gaur egun duen laborantxa erabilpena babesteko. Hiru urteko instrukzio luze baten ondotik, epaiaren erantzuna jaso genuen 2022ko uztailan. Epaileak ez ditu gure eskaerak ontzat hartu, eta laborantxa lur eder hauek eraikigarri mantendu ditu. Horren ondorioz irailean, epaiketa honi dei egin diogu. (...)
Urriaren 21etik 23ra mobilizazio asteburu bat antolatua izanen da, herritar oro hurbiltzen ahalko da babesa ematera eta informazioa hartzera. (...)

«Xiberoko bidea» xedeari alternatiba

Bide berriaren kontre bozkatü düen 8 zinegotzi - "President Jauna, Gütün hau züzentzen deizügü, Bildoze-Onize Pe eta Ezpeize-Undüreine herrietarik igaranen lizatekean «Xiberoko bidea» deitü departamentüko bide xedeari proiektü alternatibo baten proposamena egiteko xedez.
Egia erran, proiektü honek, herritar zonbaitenganik galtoak eragiten dütü, bai eta konprenitü ezintarzünak bideak xüxenki honkiko lütükean egoiliarrenganik." (...)

Face à la crise, agir plutôt que subir

Jean-Paul DUHALDE - Le syndicat ELB célèbre ses quarante ans de manière festive et revendicative, dans un contexte de crise où le monde paysan subit de plein fouet l’explosion des coûts.
Il faut qu’on crie haut et fort pour demander des aides justes et concrètes. Pas des aides liées à des volumes ou des niveaux de pertes, mais des aides qui iront indemniser les paysan.nes. Pour cela il n’y a pas que l’État qui doive mettre la main à la poche mais aussi et surtout ceux qui s’engraissent sur notre dos : les banques, les assurances, toute l’industrie agroalimentaire. (...)

L’esprit paysan plus fort que le Covid (*)

Nous avons traversé deux années très particulières avec la pandémie du Coronavirus. Cela nous a obligé à nous adapter à la situation.
Nous tenons à rappeler l’importance de créer, au niveau institutionnel, un lieu de concertation et d’orientation pour l’agriculture et l’alimentation sur le territoire du Pays Basque. (...)