Amics gascouns

Deiadar manifan zen giroa ez zait zinez gustatu…Ez naiz errugbizale amorratu bat bainan egia da nunbait nahiago nuela telebistaren aintzinean pasatu nere larunbat arratsaldea.Horrez gain, ez nuen nere inguruan senditu alimaleko giro bat eta « rutina » bat bezala ikusten nuen hamaikagarren manifa hau.
Irakurle maitia, senditzen duzu beraz begi ezezkorrez etortzen nintzela Deiadarrari erantzuteko. Ibiltzen nintzen manifaren barnean eta hor eguzki izpi batek argitu nau eta argitu aldi berean ilunean nituen elementu guziak.Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera; segidan pentsatu dut usaiako lagun biarnesak zirela, duela hamarkadak orain elkartasuna erakusten digutenak okasione ainitzetan. Bi hitz trukatu eta gero, harritu naiz ohartzean Angeluko eta Baionako kaskoin batzu zirela.

Frantziako Senatuak Eurokarta gelditu du

Erramun Baxok - Berrespenaren bitartez goaitatzen genuen, euskara eta beste lurralde hizkuntzak Konstituzioan sartuko zirela, ez bakarrik Frantziako ondare bezala, baina hizkuntza erabilgarri bezala eremu publiko guzietan, eskubideak eta eginbideak definituz agintarien eta erabiltzaileengan.
Eurokarta gelditu ondoren eta eskualde hauteskundei begira, Ph. Bas eskuinaldekoak eskaintzen digu ez dakit zenbatgarren lege proposamena. Aitzinamendu batzu badira, haurtzaindegiak, irakaskuntza, hedabideak, aisialdia, publizitatea. Baina beharrezkoenak falta dira, zerbitzu publikoak, ekonomiaren mundua, mugaz gaineko lankidetza…

Euskal Kulturaren aldeko Herrien arteko Sindikatak HELEP bakarrari BAI!

2015eko urriaren 24an, Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Sindikatak, bere Sindikatu batzordea bildu du Kanbon, Prefetak aurkeztu duen Herri arteko lankidetzarako departamendu eskemaren aztertzeko besteak beste. Prefetak Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Sindikatari galdegin dio bere iritzia eman dezan eskema horri buruz, hunkia den herri arteko sindikatu orori bezala. Ipar Euskal Herriko 158 herrien artean, 146 dira Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Sindikateko kide. Kide diren herrietatik dirua biltzen du Sindikatak (1,40€ biztanleka), Euskal Kultur Erakundea eta Euskararen Erakunde Publikoaren funtzionamenduaren diruztatzeko.
Herri arteko lankidetzarako departamendu eskemak, elkargo bakar bat aurreikusten du Ipar Euskal Herriarentzat. Proiektu horrek, euskara eta euskal kulturarentzat politika publiko eraginkorragoen aktibatzeko aukera eman dezake, baldin eta, gaur egun aurreikusia den bezala, elkargo horrek euskara eta euskal kulturaren garapen eta sustapenerako errespontsabilitea hartzen badu bere estatutuetako eskumenetan.

Jada 5 000 BAI!

5 000 lagun bildu dira Baionako karriketan joan den larunbatean «Estatus bat lurraldearentzat, Estatus bat hizkuntzarentzat» lema pean. Lema berdinarekin beste milaka lagun elkartu dira Montpellier herrian, Korsikan - Ajaccion edo Bretainian – Carhaix herrian! Iparraldean, leloa egokitua izan da euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herri Elkargoaren alde.
Azken 225 urteak kontutan harturik, hirugarren aldia da bakarrik aukera erreal bat badela ezagupen instituzional baten lortzeko, tokiko kudeaketa tresna bat plantan jarriz. Frantses iraultzaren biharamunean, Garat anaien iniziatibaren ondotik, 1981an Mitterrand-ek hitz emaite eta hitza jatearen ondotik, horra orain hirugarren aldikoz aukera historikoa, Batera Karabanak pedagogikoki landuko duena Iparraldeko herri guzietan.

« Ipar Euskal Herriak instituziorik ez izatea traba handia da »

Sébastien CASTET (Euskal Konfederazioa) - Azken hamarkadetan Deiadar izenpean antolatu diren mobilizazioak testuinguru zehatz batean kokatu dira beti, egoera blokatu baten gainditzeko asmoarekin edo/eta erronka garrantzitsu bati erantzun egokia emana izan dadin galdegiteko. 2009koa eta 2012koa bezala, aurtengoa ere beste lurraldeekin koordinaturik antolatuko da bainan berritasun batekin, lehen aldiz hizkuntzaren problematikari lurraldetasunarena gehitzen baitzaio.
Lurralde hizkuntzei dagokienez lege koadro orokor egokirik ez da eta lurraldetasunari dagokionez lurralde hizkuntza horiek historikoki mintzatuak diren perimetroak instituzionalki ez errekonozituak, edo partzialki bakarrik. Urriaren 24an beraz “Estatutu bat gure hizkuntzentzat, estatutu bat gure Herrientzat” lema bikoitzaren pean Bretainian, Okzitanian, Alsazian, Korsikan... ere desfilatuko dute, bi aldarrikapen horiek tokian tokiko errealitateei egokituko direlarik.

Ikastola multirécidiviste

Lettre ouverte aux anciens de l'ENA (M. Lionel Beffre, haut commissaire de la République en Polynésie, le préfet de Pau et le sous-préfet de Bayonne) de Xipri Arbelbide, aborigène du Pays Basque.
C'est en 2013 que j'avais l'honneur d'écrire pour la première fois à un ancien élève de l'ENA. J'avais tenu à vous faire part de la bonne nouvelle, à vous en personne, M. Beffre, qui étiez alors préfet du département...

Charte européenne des langues : le processus relancé

Le Conseil des ministres a examiné le vendredi 31 juillet un projet de loi constitutionnelle qui doit permettre la ratification de la Charte européenne des langues régionales ou minoritaires du Conseil de l'Europe. Le 3 juin dernier, le président de la République s'était engagé à relancer le processus de ratification.
Je m'en réjouis et je souhaite que les parlementaires de notre région soutiennent cette initiative.

Euskararen berreskurapena, denen onetan da

Bukatu zaizkigu aurtengo San Ferminak. Euskal Herriko irrati kateetan adierazi denez, aspalditik lasaienak izan dira aurtengoak.
Bestaren bukaeran,"Pobre de mi" egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako. Ikerlari batzuek adierazi dutenez, oso kezkagarriak izan dira txistu horiek, jende gazteengandik etorri zirelako. Denek ulertu behar dute euskararen berreskurapena ez doala nehoren kontra.