Euskararen berreskurapena, denen onetan da

Bukatu zaizkigu aurtengo San Ferminak. Euskal Herriko irrati kateetan adierazi denez, aspalditik lasaienak izan dira aurtengoak.
Bestaren bukaeran,"Pobre de mi" egunean, txistu batzuk entzun ziren esandako lehen hitzak Joseba Asiron EH Bilduko auzapezak euskaraz eman zituelako. Ikerlari batzuek adierazi dutenez, oso kezkagarriak izan dira txistu horiek, jende gazteengandik etorri zirelako. Denek ulertu behar dute euskararen berreskurapena ez doala nehoren kontra.

EHZ, 20 urte, urtero sortzen!

EHZ Festibalak bere aurkezpena laburbiltzen du erranez “Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua dugu, musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatuz”.
Aurten, EHZ Festibalaren 20. edizioa izanen denez, Alda!k uztailaren 3tik 5era iraganen den Festibalaren berezitasunei buruz galderak luzatu dizkio duela zonbait hilabete EHZren lehendakaritza hartu duen Pauline Guelle-i.

Liberté d’expression

A la suite des massacres de Charlie Hebdo et du magasin Hyper Cacher, les Français se sont rassemblés par millions dans les rues et sur les places pour manifester leur attachement à la liberté d’expression.
Dans nos sociétés occidentales, en principe démocratiques, tout le monde est pour la liberté d'expression, mais chacun(e) y met des limites… pour les autres ! Charlie-Hebdo lui-même tombe dans ce piège quand il s’oppose à une liberté qui nous est particulièrement chère: le droit des langues dites “régionales” à s’exprimer dans l’espace public.

Frantzia eta arabiera

Irain asko jasan behar izan dituzte joan den astean Korsikako bi maisuk, haien eskolako bestan ikasleei John Lennon zenaren kantu bat arabieraz abestu arazi nahi ziotelako; arabieraz gainera, korsikeraz, frantsesez, alemaneraz eta espainieraz abestuko zuten bakeari buruzko kantu famatu hori.
Gaur munduan dauden liskarrak direla-eta, ez baita gauza txarra hizkuntza askoz bakeari buruz kantatu nahi izatea. Ekintza hori baikor izan arren, hura baliatu zuketen batzuek Korsikako abertzaletasuna zikintzeko, arrazakeria eta herri minorizatuen abertzaletasuna zaku txar berean jartzeko.

UEUk prest ditu Baionako Ikastaroak

Aurten 8 ikastaro antolatu ditu UEUk Baionan, joan den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Aurtengo leloa JARDUN izanen da, Udako Ikastaroak lan egiteko, ikasteko eta ideiak trukatzeko foro ezinhobeak direla azpimarratzeko asmoz.
Izena emaiteko erabil www.ueu.eus helbidea.

Emile Larre euskaltzaina

Emile Larre euskaldun apeza eta euskaltzain osoa hil da Kanbon 2015ko maiatzaren 30an. Emile Larre Baigorrin sortu zen, 1926ko urtarrilaren 3an, Bastida auzoan. Lagunen artean mintzo zelarik, Baigorriarra zela ezagutzen zitzaion eiki eta Baigorriar izatea ez zuen saltzekoa.
Azken urte hauetan Emile Larrek bizitza dorpea zeraman, ustegabeko eroriko tzar baten ondotik bortizki joa. Kanboko Arditegi zaharretxean bere azken urteak etsitu gabe jasan ditu gaztean nola bere adin nagusian dena pindar eta su ezagutu dugun euskaltzainak.

David Grosclaude-en alde

Joan den astean Bordalen egindako gose grebaz David Grosclaude okzitaniazaleak jendeen eta agintarien arreta iratzarri nahi izan du ekimen honen bitartez; Frantziako estatuko hizkuntza minorizatuak desagert ez litezen, haien alde borrokatzen duten guztien bermea ukan behar du David Grosclaude-k.
Borroka bera dugu Euskaldunok eta Okzitaniarrok; ez gara elkarren etsai, baina etsai berdina daukagu: Frantziako jakobinismoa edo zentralismo frantses zaletasuna.

Urte berean hiru ikastola idekitzea, historikoa

Paxkal Indo: "Seaskaren historian ez dira sekula hiru ikastola urte berean ireki, baina aurten bai!". 2014-2015 ikasturtea bururatzen ari dela, hiru berri on eman ditu Seaskak. Heldu den irailean hiru ikastola berri idekiko ditu Basusarri, Biriatu eta Azkaraten.
Joan den irailean 3 200 ikasleen heina gainditu zuen Seaskak eta heldu den sartzean 3 300etik goiti izanen dira. Ikasle horiek euskaldun izan daitezen, baldintza egokietan lan egitea da Seaskaren xede bakarra. Horretarako ikastolak sortu eta handituko ditu federazioak.