Puyo afera

Euskal Herrian aspalditik lurra eta etxebizitzaren inguruko espekulazioa salatzen da, haren ondorioak jasanezinak baitira: prezioen igaitea, bigarren etxebizitzen emendatzea, herrian bizitzeko zailtasunak, laborantzak jasan kalteak… Aiherrako Etxexuria baserria 250 000 €-tan erosi zuenak 1 579 000 €-tan salgai ezarri zuen 7 urte berantago, Puyo agentzian. 2024ko urtarrilaren 20ean, agentzia horren arduraren salatzeko, 60 kide inguruk agentzia sinbolikoki okupatu zuten 2 orenez.
Irailaren 30ean 7 kide epaituko dituzte horregatik. Ez dituzte 7 kide epaitzen baizik eta mugimendu oso bat. (...)

Mundua kakaztu gabe bizi

Batzuetan aktualitateak gure gizarteen eta sistema ekonomikoaren joera inplizitu eta sakonak nahiko argiki azalera ekartzen ditu, eta gordinki erakusten zenbateraino hikaturik garen erregai fosilen erabileran.
Honen erruaren zati handi bat erregai fosilen sektoreak berak du, baina ez erru guzia: hura garatu baino lehen baziren interdependentzia ukatzen zuten ikuspegiak, eta premiazkoa da ikuspegi horiei toki gehiegi hartzen ez uztea, horiek bizitza duina desagerrarazi ez dezaten. (...)

Dantzatzen duen lurra ez da nehoiz hilko

EHZ FESTIBALA - Milaka lagun hurbildu dira Euskal Herria Zuzenean festibaleko 29.ediziora. Arberatzen bigarren aldiz pausatu da festibala eta hiru egunez milaka festibalari elkartu dira Arberatzeko plaza eta pentzea betez. Herri aldaketa iaz gauzatu zen heinean, teknikoki pikoan agertu da aurten festibala. Belaunaldiz belaunaldi transmitituriko tresna kulturala eragina duen seinalea erakusten du aurtengo aldi aberatsak ere. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak elkartuz zein lurralde desberdinetako festibalariak batuz, Euskal Herria Zuzenean festibalak emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du.
Aurtengo bero bortitza desagertu artean, heldu den urtean, EHZren 30. urteurrena ospatuko dugu, 1996an Arrosan hasi zikloa ez baita sekulan isildu ezta hil ere. Arberatzen gira gaur egun, kultura folklorismotik eta azalkeriatik haratagoa dela aldarrikatuz. (...)

EHZ 2025 : Fermin Muguruza au festival

Fermin Muguraz à EHZ. C'est le grand événement d'EHZ. Dix ans après, Fermin Muguruza est de retour sur la scène du festival, pour un concert qui s'annonce exceptionnel.
Tout sur cette nouvelle édition du Festival EHZ qui constitue toujours un véritable vecteur de rassemblement et de réflexion, en incarnant une identité plurielle, portée par des valeurs telles que le féminisme, l'anticapitalisme, l'écologie, la liberté sexuelle, la justice sociale, l'internationalisme, la diversité culturelle, ainsi que la lutte contre toutes les formes d'exclusion. (...)