Klima: hitzetatik ekintzetara
Abenduaren 8an, larunbatarekin klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioaren karietara Bizi! mugimenduak Baionan hitzordua finkatzen du Herriko Etxe aitzinean, goizeko 10etan. Mugimendu altermundialistak justizia soziala eta klima ber borroka direla azpimarratzen du bere deian eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela, sistema aldatuz, eta ez klima!
Bestalde, klima suntsitzaileak diren inbertsioak dituzten banku etxeetan lehena den Société Générale-aren Pariseko agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoiaren antolatzeko mobilizaziora ere deitzen du Bizi! mugimenduak, abenduaren 14ean, COP24eko azken eguna kari Estatu eta nazioarteko beste hainbat eragilerekin. (...)