1000 pertsonatik goitik manifestatzen dute etorkinekin eta errefuxiatuekin elkartasunez
«Haiek, gu dira! EtorkiZUna» banderolaren atzean, 1000 pertsonatik goitik manifestatu dute Baionako karriketan Bizi!ren deiari erantzunez eta ohiturazko Maiatzaren Leheneko manifestaldiaren baitan migranteekin elkartasunezko desfile handi bat eginez.
Europako atean hil diren 33 000 etorkin pasa dituen zerrenda bat lotua izan da Suprefeturako burdin hesietan Geriza-Immigrazioa legearen bidez indartu nahi den fermutasuna salatzeko. Bizi!ren bozeramaile batek deia luzatu du Estatu mailako erretentzio zentroetarako martxen antolatzeko larunbatean, uztailaren 14an, Bastilla-ren hartzea kari, bertan atxilotuak diren etorkinen tokiak hartzeko eta «errugabeendako zinezko kartzela horien» gaitzesteko. (...)