1993-an sortu zenetik, Via Campesina, laborari ttipi, laborantza langile, kanpainetako emazte eta mundu osoko jatorriko komunitateen mugimenduak bateratzen dituen erakundeak bere lehentasunak eten gabe defendatzen ditu: hazkurri burujabetasuna eta nekazari ttipienganako errespetua.
Via Campesinak bere 7. konferentzia Derion ospatu berri du. 500 ordezkariren presentziarekin. "Hain jende eta kultura desberdinetako gizon emazte horiekin arrunt hurbil senditu naiz, familia berekoa bezala. Ni bezala, laborariak ziren. Ni bezala sindikatu batean inplikatuz, gauzak alda ditaizkeela sinesten duten gizon emazteak." (...)