Hamarnaka laguntzaile ziren 2012ko neguan, alaitasunez eta pozez, arrakasta ezagutu duen Euskoa abiatzeko. Gaur, berriz mobilizatzeko ordua iritsi da Eusko numerikoa abiatzeko! Helburua: Euskal Monetaren mobilizazio kanpaina handi bat bultzatu trantsizio ekologikoa, tokiko lan postuak eta euskararen alde Euskoak duen eragina handitzeko eta hedatzeko!
Proiektu honetaz gehiago jakiteko eta, nahi izanez gero, ahal baduzue eskukaldi txiki bat emateko, zatozte zuen agendekin, eta, baita zuen lagunekin ere, abenduaren 1n, euskoaren ez ohizko Biltzar nagusira, 19etatik 21ak arte, Manu Robles Arangiz Fundaziora, Baionan. Laguntza ttipi bat proiektu handi bat gauzatzeko!