Abenduaren 26an, kulturgileen eta bakegileen deialdiaren bidez, herri guzietako plazetan kultur ekitaldiak antolatzeko gomita luzatua zaigu. Kantuz, bertsutan, antzeztuz, dantzan, marraztuz, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria entzunarazi eta ikusarazteko xedea da.
Eta plazara atera ondotik, Urtarrilaren 9an, Baionako karrikak beteko dira: Orain Presoak! (...)