2016ko urriaren 20etik goiti, ostegun guziz arratseko 7:00etarik goiti, Kanaldudek bere antena irekitzen du zuzenezko emanaldientzat. Perspektiba hortan Kanaldudek bere antena denei irekitzea erabaki du, bere antolaketa eta animaziorako gaitasunak, baita bere baliabide teknikoak eskainiz zuzenezko emanaldi bat landu nahi duten pertsona edo egiturei.
Gai bat lantzeko nahian izanez geroz, izan kirol, kultura, gizarte gaia, aisialdi edo sinpleki interesatzen/hunkitzen zaituen gaia, sartu harremanetan Kanalduderekin, proposatu zure proiektua, elkarrekin emankizunaren eraikitzeko parada ukanen duzue.