Menperatuaren sintomak
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Eusko Jaurlaritzak salaketa zehatza egin berri du. Euskal Autonomia Erkidegoak oraingo aurrekontuaren bikoitza izanen luke, legez behar lituzkeen eskumen guztiak eman balizkiote. 1979ko autonomia estatutua ez da hitzartu bezainbat garatu, eta ondorioz urtean 5.000 milioi euro gutiago kudeatzen ditu.
Eusko Jaurlaritzak eta EAJk erregularki egiten dituzte kexak Gernikako Estatutuaren garapen faltagatik. Mehatxu guti, ordea. Erakusten dutena da beren ahulezia eta gaitasun falta akordioak errespetarazteko. Erakusten dute, halaber, Madrilekin ez dela askatasunik posible, eta Espainiarekin izenpetzen diren hitzarmenek zein balio guti duten.