Opinion
Xiberoako Ospitalearen geroa arrisküan
Aitzina Maule taldea - Dagün martxoaren 3an, Mauleko Hüilaneko Ospitaleko Zainketa Kontseilüak erabaki bat hartüko dü: Oloroeko Ospitalearen züzendaritza botian egon ala ez. Oloroeko Ospitaleak küdeatzen dü Maulekoa 2013az geroztik. Mauleko Zainketa Kontseilüak ebilmolde hori salatzen dü zeren horrek ekarten dü bizitarzün eskaza eta egitüraren xedearen ez argi ikustea. Baldintza horiekin Xiberoako Ospitalearen geroa arrisküan ikusten dügü.
Oldartze horrek agertzen dü leküan berean badela hüilaneko osagarri zerbütxü pübliko baten defendatzeko nahia. Eüskal Herriko Hirigüne Alkargoak Leküko Osagarri Kontratü baten eraikitzean parte hartü dü. Barkoxeko Osagarri etxearen altxatzearen lankide izan da bai eta Maulen eta Atarratzen eginen direnetan ere. Azken bi horik Mauleko Ospitalearen aüzo direlarik! Orai plantatürik den hebenko antolatze administratiboari kasürik egiten ez düan ospitaleen antolakuntza bat honart genezakegüa? Bai eta hebenko antolatzea jarraikitzen ez düanik? (...)