Elkartasun erauntsia EHZren alde!

Azken egunetako eta asteburuko eguraldi txarraren gatik EHZ Festibalaren 3 egunak ostiraletik goiti bertan behera uztea erabakia izan da. Sostengu mezu eta ekitaldi erauntsiak asteburu osoa markatu du.
Antolatzaileek azpimarratu dute EHZ beti izan dela hiru eguneko festibal bat baino gehiago eta argi utzi dute dituen baloreetan oinarrituz, Euskal Herria Zuzenean elkarteak aitzina segitu behar duela, eta segituko duela... "bizirik, bat eginik eta geroari so indarrez beterik".

33.000 Navarrais changent de statut linguistique

Le parlement foral adopte une loi qui permet à 43 municipalités de la province de quitter la zone hispanophone et de rejoindre la zone linguistique mixte, euskara/espagnol.
La Navarre est divisée en trois zones linguistiques différentes définies par la loi forale de l’euskara de 1986 : une zone bascophone de 63 municipalités toutes situées au nord de la province, une zone mixte à hauteur d’Iruñea avec 55 municipalités, et une zone non bascophone au sud, avec 154 communes. Le statut de la langue basque en matière d’enseignement, de signalétique et de critères de recrutement des fonctionnaires des collectivités territoriales est différent selon les trois zones. (...)

Brebeta ere euskaraz

Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 157 ikasleek brebetako azterketak euskaraz segitzen pasa ditzaten eta bereziki zientzietako azterketa 2017ko ekainean euskaraz egin dezaten. Azterketa gehigarri hori aurten sortu da Kolegioko Erreforma berriarekin eta teorian tokiko hizkuntzak ez zituen kaltetu behar erreformak. Hezkuntza ministeritzari galdegin diogu behar diren neurriak har ditzan zientzietako azterketak euskaraz pasatuko dituzten ikasleak kaltetuak ez izaiteko, baina momentuz Errektorearen ezetza baizik ez dugu jaso.
Euskara ez da familiarentzat bakarrik mugatua den hizkuntza bat. Gaurregun onartua da erakaskuntzarako hizkuntza dela euskara baina eta Hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako hizkuntza ere badela. Horregatik, hiru elkarretaratze antolatuko ditugu ekainaren 29an, arratsaldeko 13tan, azterketa guneak diren Garaziko Citadelle kolegioaren, Kanboko Errobi kolegioaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean. (...)

Tout sur le 22e EHZ !

Cette année le festival EHZ fête sa 22e édition! Depuis 1996 le festival est un lieu de rencontre et de découverte, où les publics se croisent durant 3 jours.
Du vendredi 30 juin au dimanche 2 juillet Mendionde deviendra un lieu de réflexion et d'action sociale, un endroit pour la formation et l'expérimentation. Le Livret EHZ2017 disponible ci-après vous permettra de ne rien louper de cette micro-société idéale que met en place EHZ en Euskal Herri. (...)

Une loi sur les langues régionales

Dans le cadre de la visite de Monsieur Jean-Michel Blanquer Ministre de l’Education nationale au Pays Basque, Seaska a pu se réunir début juin avec le ministre grâce à l’intermédiation de Jean-Jacques Lasserre et Max Brisson président et vice-président du Conseil départemental.
Enbata.Info reproduit la lettre remise par Paxkal Indo Président de Seaska et d’Eskolim (Seaska, Diwan, Bressola, Abcm eta Calandreta) accompagné de Jean-Louis Blenet président de Calandreta et de l’ISLRF au Ministre qui a été réceptif aux demandes d’un statut pour les langues régionales et d’un statut pour l’enseignement associatif laïque en langue régionale. (...)

Euskara batua eta euskalkiak… Hau da hau gaia!

Zenbat hunkitzen gaituen euskaldunak gure mintzairak! Zenbat defendatzen dugun, egoera zailean bizi baita, baina bestalde ere norberak berea hoberena duelakoan! Azken aldian euskara batua ala euskalkiak, hautu bat egin behar balitz bezala, eztabaida latzak irakurri izan ditut interneten.
Eztabaidan ulertzen dudana da, baikotza bere eremuan gotorturik dela, bestearen tokian ezarri gabe: Euskalkiak desegin nahi umen dituzten “euskarabatuzaleak”, eta batzuk badaitezke, eta parean, euskalkien txokokeriarengatik, euskara batua baztertzen dutenak; eta horietarik ere baditeke. (...)

(H)aizu!

Gaurregun, 34 ikastolek Seaska osatzen dute. Horien artean, batzuk gune egokietan untsa instalatuak dira, beste batzuk leku hertsietan prefabrikatuetan edo batzuk sinpleki, heien arrakastaren biktimak dira. Orain eraikitzen ari den Bernat Etxepare lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren idekitezak Seaskaren esparrua zabaltzen du. Bi baxo pro proposatuak izanen dira : salmenta eta SPLV, eta horri esker, bihar euskal herritar gazte formatuak lan munduan sartuko dira.
Herri Urrats 2016 lizeoaren alde zen, 2017koa ere hala izanen da. Egun hori gero ta arrakastatsuago izan, gero ta gutiago mailegatu beharko du Seaskak. Maiatzaren 14ko etekinak Bernat Etxepare lizeoaren alde izanen dira, eta urtero bezala, Euskal Herriko biztanleen laguntzari esker, Seaskaren proiektuak beteko dira. (...)

Egun naparra

Fase berri honetan, ez dezagun ahantz orriz orri historia berri bat dagoela idazteko. Ez dadila istorio bat izan! Amalurretik atera daiteke amaluma? Eskriba dezagun tipi-tapa tipi-tapa lerroka… tipi-tapa tipi-tapa orrika! Izan gira artisau! Herri eriaren ostekoa izan da erien bostekoa … Harien jostekoa gelditzen zaukularik eukal herrien lotzeko. Izan giten artisau! Sor dezagun sarea, sare trinkoena, oihal bat izan arte. Etsaiak guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik, ezaguna da jantzi girela zazpiak oihal batetik. Hori al da Nafarroaren ehuna?
Apirilaren 30ean Baigorrin, naparmen izan ditezela apar naparra eta napemea! Uhainik gabe, bage, barik edo bagerik… ez baitut uste bitxarik badenik! Ordoki eta gailurretako euskaldunak hurbil ditezela, bainan itsas bazterrekoak ere, kosta ala kosta! Nafarroa Beherean egonen da zutik mendian gora haritza! Nafarroaren egurra! Kartsuki, alaiki, herria eraiki! (...)

Diru iturri berri lagungarri bat

Seaskaren Lagunak Elkartea ikastolen etorkizunean ekonomikoki parte hartzeko sortu da 2014an.
Ikastolen federazioari elkarte berri honek nola "diru iturri berri" bat eskaintzen dion aurkezten digu Patxi Bergarak, Seaskaren Lagunak-en lehendakariak.