Diru iturri berri lagungarri bat

Seaskaren Lagunak Elkartea ikastolen etorkizunean ekonomikoki parte hartzeko sortu da 2014an.
Ikastolen federazioari elkarte berri honek nola "diru iturri berri" bat eskaintzen dion aurkezten digu Patxi Bergarak, Seaskaren Lagunak-en lehendakariak.

Klikasi, sortu, partekatu, ikasi

Klikasi, euskaraz sarean diren eduki eta baliabideak partekatzen dituen plataforma da. Bertan, beste erabiltzaileek partekatutako edukiak ikus ditzakezu eta zuk ere zure gustokoak direnak argitaratu. Denen artean elikatutako edukien gunea izango da Klikasi.
Testu, audio edo bideo fitxategiak, aurkezpenak, irudi edo argazkiak eta estekak aurkituko dituzu bertan. (...)

« Egiten dugunari herri zentzu bat eman »

Aurten, Ipar Euskal Herrian bizi den bihurgunea markatzeko eta ospatzeko beharra ikusi ondoren, Ipar Euskal Herriko hainbat herritarrek Aberri Eguna Uztaritzen ospatzeko deia luzatu dute.
Egitarau aberatsa dela medio (lurraldeko hainbat elkarteren herrixka, manifa, bazkari alaitua, etab.) antolakuntzaren arabera 1300 pertsonek osatutako manifestaldiaren bukaeran irakurri mezua irakurtzeko parada duzue jarraian. "Urratsez urrats, segi dezagun Euskal Herria eraikitzen !". (...)

Autodefentsa

Joseba Alvarez - Errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian, borreroak mila aurpegi dituelako. Halere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron Eskubide Zibil eta Politikoen, Ekonomiko eta Linguistiko-Kulturalen, etengabeko urraketa eta ukazioa.
Horretan datza gure Herriak oraindik pairatzen duen gatazka politikoaren funtsa: Herri, klase eta pertsona gisa falta zaigun askatasuna. Hori da konpondu behar dugun arazoa. Errepresioa, berriz, bizi dugun zapalkuntza anitz horren sintoma baino ez da, sukarra, eta gaixotasuna ez dugu sendatuko nagusiki sintomak borrokatzen baditugu, hori ere egin behar dugun arren. Argia astekarian argitaratutako Iritzi Artikulua. (...)

Où utiliser l’Euskokart ?

La campagne en faveur de l'Euskokart a permis de récolter plus de 30 000 € grâce au financement participatif et a fait en sorte que 650 adhérents de l’Eusko ouvrent un compte eusko et ont reçu ou vont recevoir leur euskokart.
Pour que toutes les personnes possédant leur euskokart puissent l'utiliser, Euskal Moneta est en train d’équiper les commerçants du réseau Eusko en terminaux de paiement. Euskal Moneta a mis en place sur son site la liste mise à jour chaque semaine de tous les commerçants acceptant l’euskokart, ville par ville. Ils sont 95 aujourd’hui. (...)

Euskara, altxor partikular bat balio unibertsala duena

Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean hasi zen Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ondotik, Iruñara heldu da atzo.
Momento hunkigarri eta ederrenetariko bat izan da ere jarraian entzuten ahalko duzuen Joseba Sarrionandiaren mezua ezagutzera eman denekoa: "Euskara altxor unibertsala da".

Korrika segitu!

Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 30an abiatu da Otxandiotik eta apirilaren 9an Iruñara helduko da.
Korrikari buruzko informazioa www.korrika.eus webgunean aurkituko duzue: eguneroko bideo-kronika, lasterketa uneoro non den markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda, argazkiak, bideoak... (...)

Agur Xarriton

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lehen Mundu Gerla bururatu eta urte gutiren buruan munduratu zen, Hazparnen. Familian izan zituen gerla hartan handizki sufritu zuten kideak, eta horregatik ez du sekula begiko izan frantsesik ia batere ez zekiten euskaldunak gerla egitera behartu zituen Frantzia. Piarres Xarritonek barne-barnetik bizi zuen Frantziak Euskal Herriari egin dion kaltea. Ez zuen ametitzen euskara hala zokoratzea, gutxiestea, desagerrarazi nahi izatea. Kartsuki hartzen zuen hitza bere min horiek kanporatzeko, euskarari eta Euskal Herriari jasanarazten dizkioten bidegabekeriak gaitzesteko.
Euskarari egiten zioten minagatik kexatzen zen, bai, baina, sakonago joanez, lan handia egin zuen euskararen balioa agerian uzteko. Isil-isilik, zalaparta handirik gabe, euskarari buruzko ikerketa handiak egin zituen, bai hizkuntzaren aldetik, bai euskal idazleen aldetik. Altxor anitz atera zuen lurpetik eta denen eskura jarri. Euskara gutxiesten zutenen begi aitzinean ezarri zuen hizkuntza horren aberastasuna.

TOP 5eko Euskalduna

Piarres Xarriton (1921-2017), euskaltzain emeritua, hogeigarren mendean Iparraldea gehienik markatu dutenetarik izan da. Top 5 bat egin behar balitz, barnean sar nezake duda izpirik gabe.
Zenbat eta zenbat ikasle eta ikerle ez da ibli Portneuf karrikako lehen solairuan Piarresi argi eta kontseilu eskatzen? Zerbait baitzen buru haren barnean! (...)