Euskara, gure esku

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriari begira arituko bagina gehiago, euskara anitzez gehiago erabiliko genuke. Biak guztiz lotuak dira, herria eta hizkuntza.
Nolako hizkuntza erabilera, halako herri ikuspegia.

Urepeletik, Bilbora eta mundura!

Euskal herritarrek martxoaren 19an hasi dute munduan herri batek bere hizkuntzaren alde egiten duen ekimenik jendetsuena. Hamaika egunez eta hamar gauez, 210 orduz luzatuko duten bestan ehun milaka jendek parte hartuko dute 2.300 kilometro inguruz korrika eginez Euskal Herriko hiri eta herri gehienak lotuz, euskararen sinboloa den lekukoa eskuz esku pasatuz.
Hara hemen martxoaren 29a arte Korrikaren segitzeko bide ezberdinak, eta munduan zehar haren berri emaiteko molde eraginkor bat.

19. Korrika, egunez egun, minutuz minutu

2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzi garren aldikotz, martxoaren 29an Bilbora helduko delarik.
Korrika zure herritik noiz pasako den jakin nahi izanez geroz, hara hemen ibilbide osoa egunez egun, minutuz minutu ezagutzeko molde ezberdinak.

Ikastolen indarra, elkartasuna

Ikastola gehienetan hitzordu indartsua bilakatu diren "Ate Idekitzeen" aste honetan, Enbata.info-k hitza eman dio Hur Gorostiagari.
Seaskako zuzendaria eta Euskal Konfederazioko kideak argi uzten du ikastolak diren euskararen transmititzeko tresnak zer erronka dituen : "Haur bati ikastolan sartzea ukatuko bagenio, haur hori frantsesduna izatea kondenatzea litzateke".

Euskalgintzaren aurrerabideak

37 minutako bideo honetan, Jon Sarasua eta Lorea Agirrek euskalgintzaren aurrerabideetaz dihardute.
Motibazio adarrak, paradigma berriak, botere publikoen eta gizarte zibilaren papera, naziogintza eta estatugintza... "Zer bizi arazten dit euskarak, beste hizkuntzek ez didatena ekartzen?", "Hizkuntza bat maitatu eta behartu", etab.

Donapaleu, Santibate egina, orai Libertimendua

Joan den ibiakoitzean, Amikuzeko 50 bat gazteek bazterrak harrotu dituzte Donapaleun barna. Zahar etxetik hasirik ostatuz-ostatu ibiliak dira gauean barna, maskaturik, beltzaturik eta kantu, bertsu eta irrintzinen eskasik gabe.
Santibate igana da beraz, eta orai Libertimendua izanen da otsailaren 8an, igandearekin.

Euskararen konponbiderako, zazpi ideia

Pako Aristi Urtuzaga euskal idazle eta kazetariak bi bideoren bidez euskarari buruz gogoetak barnatzeko parada eskaintzen digu.
Zer konponbide planteatzen dituzu? Ba du itxaropenik euskarak? Zer funtzio dauka hizkuntza batek, euskarak kasu honetan, nazio baten nortasunean?