Urepeletik, Bilbora eta mundura!
Euskal herritarrek martxoaren 19an hasi dute munduan herri batek bere hizkuntzaren alde egiten duen ekimenik jendetsuena. Hamaika egunez eta hamar gauez, 210 orduz luzatuko duten bestan ehun milaka jendek parte hartuko dute 2.300 kilometro inguruz korrika eginez Euskal Herriko hiri eta herri gehienak lotuz, euskararen sinboloa den lekukoa eskuz esku pasatuz.
Hara hemen martxoaren 29a arte Korrikaren segitzeko bide ezberdinak, eta munduan zehar haren berri emaiteko molde eraginkor bat.