Euskal Estatugintzaz

“Euskal estatua eta nazioa, ekintza kolektibo gisa: euskal estatugintzaz” 41 orriko liburuxka argitaratu du Manu Robles-Arangiz Fundazioak “Dokumentoak”sailan.
Lan honen jatorrizko bertsioa Ipar Hegoa Fundazioak argitaratu zuen, 2012an eta lan horren itzultzeko eta argitaratzeko ukan duten prestutatsunaz MRA Fundazioak eskertzen ditu Mario Zubiaga EHUko irakaslea den autorea eta kolektiboa. Jarraian liburuxkaren sarrera eta Mario Zubiagaren aurkezpen hitzaldiaren laburpen bat aurkituko dituzue.

Eskola

Euskalduna eta sexu-genero-sexualitate lotura hertsagarritik askatua liratekeen Euskal Herri bat amesten dut.
Eta espainolista eta tradizionalista horiek bezain bat dakit eskolaren garrantziaz!

Aitaren etxea

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza. Bigarren egoitzen arazoa aspaldikoa da Iparralde hontan. Hobeki erran, lehen eta bigarren egoitzen arteko desoreka. Alabainan, munduan zehar beste itsas bazter askoren gisara, Ipar Euskal Herria oporretako edo erretretako koka gune bilakatua da azken mendean.
Egoera honek dakarzkien ondorioak denek ikus eta bizi dituzte. Etxe lur eta bizitegien garestitze ikaragarria, baita ere kolektibitateentzat azpiegitura (bide, ur, argi indar, zikin biltze…) gastu haundiak.

Ziklo berria

Hitz bat nagusitu da ene belarrietan, azaroaren 30eko manifestaziotik: "zikloa". Egun hartan ziklo bat bururatu omen zen, eta beste bat hasi.
Solas horiek Mixel Berhokoirigoinen ahotik entzuteak berehala ezarri nau erreferentzia batzuei begira.

Baxenabarre, au cœur des enjeux du Pays Basque

Les lois de réforme des collectivités territoriales de 2010-2011 ont pour objectif d’achever et de rationaliser le tissu des EPCI (Établissements Publics de Coopération Intercommunale). Plusieurs dispositifs sont prévus dans le but de parvenir, au 1er janvier 2014, à une couverture de la carte intercommunale de l’ensemble de l’Hexagone.
Enseignant spécialiste de l'histoire de la Navarre, auteur de La conquête de la Navarre (Elkar), Antton Curutcharry, explique comment ce processus fait interagir une multiplicité d’enjeux en Basse Navarre.

Presoak, bizikidetza, normalkuntza, geroa…

Estrasburgoko europar auzitegiak Parot doktrina ezabatzearekin muturrerat adierazi dio Rajoyri, kartzela politika orotan lehentasuna izan behar zuela justizia konzeptuak. Justizia eta giza eskubideen jabe izan behar duelako edozein euskal preso ere.
Sekulan bezain bat preso horientzat, preso guzientzat bezala funtsean, funtsezko eskubideak aldarrikatzea, gauregun Euskal Herrian bizikidetzari beste urrats bat aintzina emaitea da.

Generoaz edo « sexu sozialaz »

Urtero bezala PAF (Pour une Alternative Féministe) elkarteak bere herri unibertsitatea antolatzen du. Aurten, generoari buruz ariko da. Datorren larunbatean, abenduaren 7an, Baionako IUT-an "Genero, sexu eta gorputzei buruz hizketan" hitzaldia emanen du pedagogian eta antropologian lizentziatua den Miren Guillo Arakistain-ek.
Ikuspegi antropologiko eta feministatik abiatuz, genero harremanak eta gorputzen arloan dabilen ikerlariak hitzaldian jorratuak eta sakonduak izanen diren gaiei buruz argitasunak eskaintzen dizkigu.