BAKEGILEAK - Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidente Michel Tubianaren heriotzaren berri izan dugu. Berria emozio handiz hartu dugu Bake Bidean eta Bakegileetan. Giza Eskubideen Ligarekin, injustizia guzien aurka eraman duen borrokagatik omendu nahi dugu, Euskal Herriko bakearen alde konprometituriko gizona zen.
Michelek laguntza sendoa eta erabakigarria eman dio Euskal Herriko bake prozesuari. Humanista, entzuteko eta elkarrizketarako gizona, gure lurraldea, bake prozesurako bide luze eta bihurri honetan lagundu du. Azken hamarkada honetako gertakari garrantzitsu guztien partaide izan da, Aieteko konferentziatik: desarmea, ETA-ren desegitea, baina baita Ministerioarekin elkarrizketak izaiten dituen Euskal Herriko delegazioko kidea ere izan da. (...)