Ipar Euskal Herriko Gobernantzari buruzko Herritar Audita
Batera-k nahi izan du herritarrei berriro hitza eman, heien sentimendua biltzeko Ipar Euskal Herriko Gobernantzari buruz. Ariketa demokratiko honen emaitza Txosten baten bidez zehaztu du.
Laborantza Ganbararen 14. Urtemugaren karietara egina izan den Biltzar Nagusiaren bukaeran, larunbatean, urtarrilaren 19an, Baterak herriko gobernantzari buruzko herritar auditaren emaitzak aurkeztu ditu parte hartzaileei eta Jean-René Etchegaray lehendakariaren esku utzi. (...)