Dabilen harriari goroldiorik ez
Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Hau da, Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea.
Militantzia eta horizontaltasunari buruzko gogoeta, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eragile zein norbanakoak elkarrizketatu dituzte 41 minutako bideo honetan.