Frantsesa ikasteaz
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Artetan entzuten dira lider abertzale batzuk erraten Euskal Herrian denek ikasi behar luketela frantsesa, edo frantsesa gure herriko hiru hizkuntzetako bat delakoan, edo frantsesik ez dakiten euskaldunak (eta –bereziki– erdaldunak) maizago joan daitezen Ipar Euskal Herrira. Hizkuntzak ikastea beti da gauza aberasgarria, eta gure auzo herrietako bat izanik Frantzia (Espainia bezala), badu logika hizkuntza hori ikasteak.
Artikulu honen helburua ez da erratea frantsesa ez dela ikasi behar, baizik eta frantsesa ikasteko erabilitako bi arrazoi horiei erantzutea. (...)