Is Euskadi different ?
Joan den hilabeteko zenbakia agertuz geroztik, maiatzaren 24-ko hauteskundeen emaitzek konkretizazio politikoa izan dute Hegoaldean: auzapezen eta herrietako exekutiben hautatzea, foru batzar eta parlamentuen lehendakarien izendatzea, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren bozkatzea. Gelditzen diren bakarrak: Araba eta Bizkaiko ahaldun nagiusien eta Nafarroako gobernu buruaren izendatzea.
PNV-en lorpenak azpimarragarrriak dira. Zer erran nahi du zentro-eskuineko alderdi abertzalearen nagusitasun horrek? Zergatik da Hego Euskal Herria beste lurraldeak ez bezalakoa?