Comprendre
Hitzez ekiteko garaia
Joan den azaroaren 20an, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den 3. Euskaraldiaren aurkezpena egin da Iruñean, Euskal Herri osoko euskalgintza, entitate, batzorde eta erakundeetako ordezkari talde zabal batekin.
Euskararen inguruko ekimenek protagonismoa izanen dute 2022 urtean, berriki aurkeztu den 22. Korrika dela eta. Urte garrantzitsua izanen da herriz herri antolatuak diren euskaltzale sareak antolatzen eta indartzen segitzeko. Euskaltzaleen urtea izan behar da 2022 urtea, hitzez eta ekimenen bidez euskararen aldeko giro sozial indartsu bat berraktibatzeko eta ariketa sozial eraldatzaile indartsu bat egiteko urtea. (...)