Gosta ahala gosta
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Nola uler edo azal daiteke "gosta ahala gosta" famatua (le quoi qu’il en coûte) negoziagarri bilakatzea? 2023an, Frantziako gobernuak 49.3 artikulua erabiltzea bereganatzen zuen erreforma bat bideratzeko behar ezinbestekoaren gatik, erretreta-sistemaren biziraupenerako baitezpadakotzat aurkezten zuena. "Ez zegoela beste hauturik" errepikatzen zuen. 49.3a demokrazia-ukatze gisa hartua izan zen, parlamentuan segurenik haren aldeko bozketarik lortuko ez zelakotz.
Erreforma bera da gaur eten dena, zalantzazko beste "biziraupen" bat dela eta, hots gobernuarena. Mezu inplizitua hau da: "Atzoko behar ekonomikoa garrantzi gutiagokoa da gaurko behar politikoa baino". Horrek ematen duen irudipena da justifikazio teknikoak hautu politiko baten zerbitzurako argumentuak zirela, eta ez alderantziz. (...)

par
par
par
par
par
par
par
par
par