Etxebizitza: aldaketak heldu dira, eta ospatuko dira!
Martxoaren 5ean, larunbatez, Euskal Elkargoak eztabaidatuko du, tokiko biztanleentzat eta bereziki lurralde honetako gazteentzat eta jendarte xumeentzat, urte osoan alokatzeko diren etxebizitzak desagertarazten dituen Airbnb tsunamiaren kontra hartu behar diren neurriei buruz.
Egun horretan berean, eguerditik goiti, Aldak besta bat antolatzen du hainbat garaipen ospatzeko. Ondorioz, Baionako español kultur zentroan, San Izpiritu auzoan, L’Esté karrika ttipiko 2., Atalante ohiaren gibelean, txaranga, euskal dantzak, hip hop eta Sevillako dantzak, kontzertuak (Les Fichus Calotins, DJ Bull), paella eta hainbat animazio segurtatuak izanen dira, Iparraldean, 2021eko ekainetik geroz eramana den «Airbnb kanpora! Aloitu, ez espekulatu!» kanpainari buruzko hainbat erakusketa eta proiekzioren artean. (...)