Alternatiba Itzuliarekin EHn gaindi
3 eta 4 tokiko txirrindulekin 4 hilabeteko itzulia egin ondoren, 5 800 kilometroz eta 200 etapaz, Alternatiba Itzulia helduko da Baionara larunbatean, urriaren 6an.
Alternatiba Itzulia Euskal Herrian gaindi topatzeko parada ukanen dugu, asteazkena, urriaren 3tik, larunbata, urriaren 6a arte. Ez huts egin jarraian zehaztuak diren besteak beste Maule, Ainiza, Ezpeleta, Bera, Donostia eta Biarritzeko hitzorduak. (...)