G7ren kontrako borroka Euskal Herrian: ekarpena barnetik
G7 EZ plataforman parte hartu dugun 14 lagun - Gure kasuan, ezin genuen pentsatu etxean lasai egonen ginela, egunero gudukatzen ditugun estatuburuek gure etxe ondoan topatzea aurreikusten zuten bitartean. Saiatu gara. Baina askok espero genuen borroken bateratzea oso mugatua izan da. Ez zegoen horretarako baldintzarik.
Baina honek ez gaitu etsitu. Mundu mailako gogoetetan sartu gabe, gure lurraldean borrokatu eta ekin nahi dugu. Kapitalismoak, gero eta gehiago, suntsitzen gaitu eta ezberdintasunak eta injustizia eragiten ditu. Kapitalismoa, gero eta jende gehiagoren ustez, bidegabea da. Hemengo egoera berezia da. Borroka asko bizi izandakoak gara. Baina, egun, zer nolako protesta bideak eta alternatiba proposamenak garatu nahi ditugu? (...)