Mission Pays Basque
Urte ondar honetan Euskal Telebistatik "Mission Pays Basque" film berria ikusteko aukera ukan dut, nahiz-ta hasiera ez nuen ikusi. Baina obra honi buruz nire aburua eman dezadan ez dit huts horrek oztoporik eman.
Ez da lehendabiziko aldiz Frantzian edo Espainian estatuen menpean dauden nazio ukatuei buruzko film baten kaleratzea: "L'affaire corse"; "Ocho Apellidos Vascos" aurrekariak ukan ditugu. "GAL", "Operacion Ogro", "El lobo" eta "Lasa eta Zabala" naski, beste kategori batean kidetzen ditut, errealitateari hobeki dagozkiolakoan. (...)