2016ko abenduaren 16ko Luhusoko atxiloketen biharamunean bakearen aldeko eragile kulturalen kolektibo bat osatu da, Kulturgileen Ekimena izenarekin.
Hirurogei bat kidez osatua den kolektiboak "Hordago" klipa sortu du. Bertan abenduaren 9ko Pariseko mobilizazioko deia luzatzen du... bai eta ere larunbata honetan, irailaren 30ean, Luhuson 14:00etarik 02:00k arte iraganen den “Bakearen aldeko 12 orduko kontzertua” ekitaldirakoa! Ainitz izan gaiten larunbata honetan, irailaren 30ean bake prozesuaren alde “12 ordu bakearen alde: eta orain presoak" ekitaldian, 12 ordu kantaldi, dantza eta kontzertu gozatuz! (...)