Nafarroaren Eguna, euskal kulturaz… euskaraz gozatzeko!
Heldu den igandean, apirilaren 27an, Baigorrin ospatuko da Nafarroaren Eguna, Basaizea elkarteak antolatzen duen nafar eta euskaldun ororen besta.
Basaizearen helburua urte osoan hainbat ekitaldi kulturalen antolatzea da. Elkarteak antolatzen dituen apirileko Kulturaldiaren azken hitzorduak eta Nafarroaren Egunaren egitaraua aurkituko dituzue jarraian, euskaraz bizitzeko parada ezin hobeak ez huts egiteko.