Sezesioan, berritasuna eta subjektua
Eskoziak edota Kataluniak independentzia lortuko balute, inperioaren bihotzean lortuko lukete: NATO eta Mendebaldeko herrialde demokratiko-liberal egonkortuetan. Tabu bat hautsi eta beharbada praxi berri baterako bidea markatu dezakete.
Prozesu sezesionista batean subjektoa lurraldetasun eta nazio ikuspundutik definitzen da. Urruneko lurraldeak edo kolonia arruntak ez diren herrialdeetan holako prozesu bat bultzatzeko bi gerturapen badira (bien arteko elkar elikatzeak egon daitezke eta batzuetan era perfektuan teilakatu daitezke): nazionalista eta demokratikoa. Sinplifikatuz, nazionalistak duen diskurtsoaren muina da independenteak izan behar garela desberdinak garelako, aldiz demokratikoak lupa jartzen du gehiengoaren borondatean.

par
par
par
par
par
par
par