Nor den Abdelkader
Oran aldean sortua 1808an, Damaskon zendua 1883an, lehenbiziko aljeriar abertzale ezaguna dugu. Oinarrian, Abdelkader erlijioso sufia zen, baina gudari egin zen bere lurra, jendea, fedea eta legea konkistaren aurka zainduz. Horretarako estatu aske bat eraiki zuen.
Gudua galdurik, pentsatu zuen Jainkoak ez zuela bere xedean bermatzen: beraz armak utziz, bere lehenbiziko bokaziora itzuli zen, letra sainduei, obra onei eta otoitzari emana. (…)