Iparralde ttipi bat

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lurraman. Berriz ere plazer ukan dugu Biarritzeko Irati gelara itzultzean Lurrama normal baten bizitzeko. Arbonako Lurramak oroitzapen ona utzirik ere, gehiago borroka egun gustuarekin haatik, ez zuen Irati gelako Lurramak ekartzen duen handitasun berezi hori erakutsi. Iduri du Irati gela Lurramarentzat pentsatua izan dela.
Lurrama eskaintzean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak nahi ukan zuen laborantza modelo bat sustatu, berak bultzatzen duen modeloa. Urtez urte, Lurrama Iparraldeko hitzordu nagusi bilakatu da, eta ez bakarrik laborarien hitzordua, herri baten hitzordua ere. (...)

Lurrama aitzineko bi zine gaualdiak

Azaroaren 10etik 12ra iraganen den 2022ko Lurrama prestatzeko, hara bi zine gaualdi artzain eta laborari munduaren hurbiltzeko.
Jarraian, xehetasun guziak Biarritzeko Royal zine gelan azaroaren 3an, 8:30ean iraganen den "Le goût de la réglisse" eta Getariko zine gelan, azaroaren 4an, 8:30ean, iraganen den "Cru" filmei buruz! (...)

Osasun agintariek kanpoko hazkuntza desagertarazten dute

ELB - 2022an, hegazti gripea ez da sekulan itzali. Frantzia mendebaldeko kasuen emendaketzearen ondorioz, Frantziar estatua osasun egoeraren arrisku "moderatura" pasatzeak hegaztiak barnean atxikitzera behartzen ditu. (...) Ez ditugu obligazio horiek onartzen. Biosekuritatezko arau horiek ez dira gure etxaldeko tamainari egokituak ez eta ere gure ekoizpen modueri. Alta, arau horiek ez badira aplikatuak, zigor haundiak plantan ezartzen ahal dira (ekonomikoak, administratiboak, penalak, etab.).
Akidurak eta etsimenduak ez ditu gure laborariak geldituko. Desagertu ez dadin, gure hazkuntza modeloaren defendatzen segituko dugu, dugun energia kolektiboarekin. Gaur egun agertzen diren erronka klimatiko, ekonomiko eta sozialeri erantzuteko, gure modeloa zentzua duen bakarra baita. (...)

Arbonako lurrak okupatuz

Nork ez du gogoan 2021ean Lurzaindiak eta ELB sindikatak Arbonako Berroetan burutu 120 eguneko okupazioa? Lurren espekulazioaren kontra borrokatu ziren hainbat bilkura eginez herritarrekin, hautetsiekin, elkarte eta erakundeekin, SAFER egiturarekin... Hainbat animazio eta mobilizazio BOST kolektiboarekin batera eremanik!
Urte bat berantago, bi etxeak eta lau hektarea berriz salgai emanak direlarik 3 milioi eurotan, Lurzaindiak diru laguntza eta informazio kanpaina bat abiatzen du. Hona hemen Kanaldudek joanden urteko okupazioari buruz egin erreportaia. (...)

Ez gara ohartzen

Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko dute gizarte mailan, azkenean “dakiguna sinetsi dezagun”, Jean-Pierre Dupuy·k zion bezala.
Baina jauzi hori, zai ditugun bilakaerei aurre egiteko, aski haundia ote da? (...)

Kanboko Marieniako lurren babesteko deia

LURZAINDIA - 2019ko martxoan, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta CADE elkarteek, eta Kanboko biztanle batek, Kanboko THPa kontestatu genuen, Marieniako lautadari doakion parteari buruz, gaur egun duen laborantxa erabilpena babesteko. Hiru urteko instrukzio luze baten ondotik, epaiaren erantzuna jaso genuen 2022ko uztailan. Epaileak ez ditu gure eskaerak ontzat hartu, eta laborantxa lur eder hauek eraikigarri mantendu ditu. Horren ondorioz irailean, epaiketa honi dei egin diogu. (...)
Urriaren 21etik 23ra mobilizazio asteburu bat antolatua izanen da, herritar oro hurbiltzen ahalko da babesa ematera eta informazioa hartzera. (...)